Hau da 5. mailakoen bloga. Hemen gure lanak, ikastekoak, ekintzak, eta informazio ezberdinak argitaratuko ditugu.

2012/04/26

Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga

Gaur betetzen dira 75 urte Gernika bonbardatu zutela. Biztanlego zibilaren aurka egindako lehenetariko bonbardaketa izan zen. Hau 1937.ko apirilaren 26an gertatu zen, Euskadiren gertuko historian mugarria ezarri zuen gertaera lazgarria izan zen.

Hori baino lehen, beste herri batzuek, Durangok eta Otxandiok kasu, Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoak pairatu zituzten; populazio zibila larri kolpatu eta kalte larriak egin zituzten. Dena den, Gernikako bonbardaketaren sinbolismoak leku propioa eman dio guden historia beltzean.

Sakatu irudian bonbardaketaren xehetasunak ikusteko.

Hemen daukazue "Ken Zazpi"-k, Gernikako musika taldea, Gernikako bonbardaketari buruz egindako kanta bideo batez apainduta. Ea zer iruditzen zaizuen?


4 comentarios:

JULEN BARRIO dijo...

Gerrarrik EZ! GERNIKAN GERRA EZ!

Jaione Garcia de Garayo dijo...

oso tristea da gertatu zena baina abestia oso polita da eta argazkiak penagarriak

jaione gorod dijo...

niri pena asko ematen dit ia,ia negarrez asi naiz argazkiak oso negargarriak direlako.

jaione garcia de garayo dijo...

GERNIKAN GERRARIK EZ
EZ GERRARIK GERNIKAN

OI GERRA


OI,GERRA
SE TRITURA EMATEN DIT


GERNIKAN GERRARIK EZ GERRARIK EZ GERKIKAN