Hau da 5. mailakoen bloga. Hemen gure lanak, ikastekoak, ekintzak, eta informazio ezberdinak argitaratuko ditugu.

2012/04/26

Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga

Gaur betetzen dira 75 urte Gernika bonbardatu zutela. Biztanlego zibilaren aurka egindako lehenetariko bonbardaketa izan zen. Hau 1937.ko apirilaren 26an gertatu zen, Euskadiren gertuko historian mugarria ezarri zuen gertaera lazgarria izan zen.

Hori baino lehen, beste herri batzuek, Durangok eta Otxandiok kasu, Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoak pairatu zituzten; populazio zibila larri kolpatu eta kalte larriak egin zituzten. Dena den, Gernikako bonbardaketaren sinbolismoak leku propioa eman dio guden historia beltzean.

Sakatu irudian bonbardaketaren xehetasunak ikusteko.

Hemen daukazue "Ken Zazpi"-k, Gernikako musika taldea, Gernikako bonbardaketari buruz egindako kanta bideo batez apainduta. Ea zer iruditzen zaizuen?


2012/04/20

Digestio prozesua eta galderak

Hemen dauzkazue digesto prozesua adierazten duen animazioa eta horri buruzko bi galdetegi. Ikusi eta aztertu animazioa eta saiatu galderak erantzuten. Gero iruzkinetan zuen komentarioan idatzi.

2012/04/19