Hau da 5. mailakoen bloga. Hemen gure lanak, ikastekoak, ekintzak, eta informazio ezberdinak argitaratuko ditugu.

2012/06/28

Piratak Bertsoak

Haek dira Aguraingo Harresi atetoan abestu genituen bertsoak, Lautadako bertso topaketetan.


2012/06/26

Pauleko barnetegiko egonaldia

Arabako Foru Aldundiak antolatu duen "Gerardo Lopez de Gereñu" II lehiaketaren 1. saria irabazi dugu. Saria gelako guztientzat hiru eguneko egonaldi bat izan da eta baita ere tablet bat. Egonaldia Pauleko nekazalturismo beteko etxoletan egin dugu. Bertan ekintza ezberdinak egin ditugu: herria ezagutu, gaubelak, mendi irteera, Sobronen arkoekin jaurtiketak, piraguan Ebron (bainatu ere egin gara), Mairulegorretako kobazuloan espeleologia... Primeran pasatu dugu, kurtsoa amaitzeko ekintza ederra izan da. Hona hemen bertako argazkiak, ez dadila inor lotsatu.


2012/06/05

2012/06/04

Entzumena

Gure entzumen-organoa nolakoa den eta nola entzuten dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertu galdera-erantzunak osatuz.

Ukimena

Gure ukimen-organoa nolakoa den eta ukitutakoa nola sentitzen dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertu animazioa ikusiz eta galdera-erantzunak osatuz. Ez ahaztu gero iruzkinak idazteaz.



2012/05/17

Zalduondoko ibilaldia

Hemen dago Zalduondoko ibilaldia. Ez dago osorik, Aistratik aurrera bakarrik agertzen da. Sakatu HEMEN eta ikus dezakezu.

Ikusmena

Gizakiaren ikusmen-organoa nolakoa den eta haren funtzionamendua erakusten duen animazioa ikusi eta ondo aztertu ezazu. Ondoren, ikusmen-organoari buruzko galderak erantzun eta iruzkinak idatzi.




Argia: argi iturriak eta gorputzek argiarekiko duten portaera













2012/04/26

Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga

Gaur betetzen dira 75 urte Gernika bonbardatu zutela. Biztanlego zibilaren aurka egindako lehenetariko bonbardaketa izan zen. Hau 1937.ko apirilaren 26an gertatu zen, Euskadiren gertuko historian mugarria ezarri zuen gertaera lazgarria izan zen.

Hori baino lehen, beste herri batzuek, Durangok eta Otxandiok kasu, Italiako eta Alemaniako hegazkinen erasoak pairatu zituzten; populazio zibila larri kolpatu eta kalte larriak egin zituzten. Dena den, Gernikako bonbardaketaren sinbolismoak leku propioa eman dio guden historia beltzean.

Sakatu irudian bonbardaketaren xehetasunak ikusteko.

Hemen daukazue "Ken Zazpi"-k, Gernikako musika taldea, Gernikako bonbardaketari buruz egindako kanta bideo batez apainduta. Ea zer iruditzen zaizuen?


2012/04/20

Digestio prozesua eta galderak

Hemen dauzkazue digesto prozesua adierazten duen animazioa eta horri buruzko bi galdetegi. Ikusi eta aztertu animazioa eta saiatu galderak erantzuten. Gero iruzkinetan zuen komentarioan idatzi.

2012/04/19

2012/03/22

Giza gorputza osatzen duten aparatuak

Hona hemen giza gorputza osatzen duten organoak, dagokien bizi funtzioaren arabera sailkatuta.

2012/02/27

ZENBAKI HAMARTARRAK

Kaixo, gai berri batekin hasteko prest gaude. Gaia ez da oso berria, eta horregatik hemen dituzue ariketa batzuk trebatzeko. Ea nola ateratzen zaizkizuen.
ZENBAKI HAMARTARRAK
ARIKETAK ZENBAKI HAMARTARREKIN

2012/02/14

NEURRIAK IKASTEN

Hona hemen ariketa batzuk klasean lantutakoa errepasatzeko.

SISTEMA HIRUROGEITARRA

MASA NEURRIAK

LUZERA NEURRIAK

EDUKIERA NEURRIAK

2012/01/19

Euskal Herria eta Euskara.

Entzun abestia, irakurri bere hitzak eta gozatu gure Euskal Herriko irudi zoragarriekin, zenbat paisai ezberdin eta eder aurki ditzakegun gure lur honetan (Euskal Herriko erliebearekin lotuta ikasi duguna argazkietan agertzen zaizkigu). Abestia "Vendetta" taldearen "Begitara begira" da.


Ibaiak

Ibaiari buruz dakiguna gogoratzen laguntzeko, ikus-entzunezko animazio bat ikustea da onena. Ibaia, erliebearen elementu bat da, aldakorra da, eta ingurua aldarazten du. Erreparatu arretaz animazioari (ibaiaren sorrera, zatiak, jokabidea, erliebearen aldaketan duen eragina... ). Gero, denon artean erantzun ditzakegun galderak ageri dira.