Hau da 5. mailakoen bloga. Hemen gure lanak, ikastekoak, ekintzak, eta informazio ezberdinak argitaratuko ditugu.

2012/06/28

Piratak Bertsoak

Haek dira Aguraingo Harresi atetoan abestu genituen bertsoak, Lautadako bertso topaketetan.


2012/06/26

Pauleko barnetegiko egonaldia

Arabako Foru Aldundiak antolatu duen "Gerardo Lopez de Gereñu" II lehiaketaren 1. saria irabazi dugu. Saria gelako guztientzat hiru eguneko egonaldi bat izan da eta baita ere tablet bat. Egonaldia Pauleko nekazalturismo beteko etxoletan egin dugu. Bertan ekintza ezberdinak egin ditugu: herria ezagutu, gaubelak, mendi irteera, Sobronen arkoekin jaurtiketak, piraguan Ebron (bainatu ere egin gara), Mairulegorretako kobazuloan espeleologia... Primeran pasatu dugu, kurtsoa amaitzeko ekintza ederra izan da. Hona hemen bertako argazkiak, ez dadila inor lotsatu.


2012/06/05

2012/06/04

Entzumena

Gure entzumen-organoa nolakoa den eta nola entzuten dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertu galdera-erantzunak osatuz.

Ukimena

Gure ukimen-organoa nolakoa den eta ukitutakoa nola sentitzen dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertu animazioa ikusiz eta galdera-erantzunak osatuz. Ez ahaztu gero iruzkinak idazteaz.