Hau da 5. mailakoen bloga. Hemen gure lanak, ikastekoak, ekintzak, eta informazio ezberdinak argitaratuko ditugu.

2012/01/19

Euskal Herria eta Euskara.

Entzun abestia, irakurri bere hitzak eta gozatu gure Euskal Herriko irudi zoragarriekin, zenbat paisai ezberdin eta eder aurki ditzakegun gure lur honetan (Euskal Herriko erliebearekin lotuta ikasi duguna argazkietan agertzen zaizkigu). Abestia "Vendetta" taldearen "Begitara begira" da.


Ibaiak

Ibaiari buruz dakiguna gogoratzen laguntzeko, ikus-entzunezko animazio bat ikustea da onena. Ibaia, erliebearen elementu bat da, aldakorra da, eta ingurua aldarazten du. Erreparatu arretaz animazioari (ibaiaren sorrera, zatiak, jokabidea, erliebearen aldaketan duen eragina... ). Gero, denon artean erantzun ditzakegun galderak ageri dira.